Zer da Goiener

Goiener, S.Koop-n, 2012ko urtarrilean ekin genion ibiltzeari eta, definizio bila urte bete eman ondoren, masa soziala lortzera lotu gintzaizkion. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritarra osatzen dugu jardueratzat %100 iturburu berriztagarriko elektrizitatea merkaturatzea duena. Hartzen dugun jarduera eremua (energia) oso zabala denez gero, 2015ean eratu genuen Goiener Elkartea, zabalkunde lanei, formazioari, kontzientziazioari eta lan ildo berriak garatzeari indar handiagoa emango genielakoan. Herritarrak ahaldundu eta gure baloreak partekatzen dituzten gizarte sareekin elkarlana sustatzen dugu. Antolamendu egitura integratzailearen aldeko apustua egin dugu; autonomia osoz baina koordinaturik lanean diharduten gaikako taldeetan eta jakintza alor anitzeko taldeetan oinarriturik (100 pertsona boluntarioak eta langileak elkar hartuta).

Lan horien guztien azken fruitua da NAFARKOOP eta ENERGIAREKIN kooperatiben sorrera, bi kooperatiba (NAFARROAn eta EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOan, hurrenez hurren, lan egingo dutenak) energia berriztagarriekin erlazionatutako egitasmoak garatzeko gure bazkideek eginiko inbertsioak bideratzen lagunduko dutenak. 2016Ko udazkenean zenbait egitasmo ixten saiatzen ari gara eta horrela euren inguruko parte hartze prozesu kolektiboari hasiera eman ahal izango diogu; hartara, GOIENERren bokazioari ez ezik gure bazkideek eskatzen duten begirunezkoa eta justua izango den kontsumo lokala sustatzeari ere erantzungo diogu.