Zer da Goiener

Goiener S.Koop-n, 2012ko urtarrilean ekin genion ibiltzeari eta, definizio bila urte bete eman ondoren, masa soziala lortzeri ekin genion. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritarra osatzen dugu eta gure jarduera da %100 jatorri berriztagarriko argindarra merkaturatzea. Hartzen dugun jarduera eremua (energia) oso zabala denez gero, 2015ean eratu genuen Goiener Elkartea, zabalkunde lanei, formazioari, kontzientziazioari eta lan ildo berriak garatzeari indar handiagoa emango genielakoan. Herritarrak ahaldundu eta gure baloreak partekatzen dituzten gizarte sareekin elkarlana sustatzen dugu. Antolamendu egitura integratzailearen aldeko apustua egin dugu; autonomia osoz baina koordinaturik lanean diharduten gaikako taldeetan eta jakintza alor anitzeko taldeetan oinarriturik (200 bolondres eta langile elkar hartuta).

Ondoren, 2018an energia berriztagarria sortzeko lehengo proiektuak (Sorkuntza) martxan jarri genituen, jatorri berriztagarriko energien instalazio ahalik eta banatu, lokal eta deszentralizatuenak sustatzea, eraikitzea eta erostea zela gure xede nagusia. Sorkuntzako egitasmo hau aurrera eraman ahal izateko GOIENER TALDEAren barruan Nafarkoop kooperatiba sortu genuen, energia berriztagarrien proiektuetan inbertsioak egiteko lanabes juridikoa.

Horrela joan gara GOIENER TALDEA osatzen, irabazi asmorik gabeko energia kooperatiba herritarra. GOIENER TALDEA eredu energetikoa aldatzearen alde diharduen kooperatiba talde bat da, argindar %100 berriztagarrien eskaera areagotuz. Gure egitekoa: oinarrizko ondasun baten, energiaren, kontrola berreskuratzeko herritarren eskaera bideratzea.